IKUS-ENTZUN

“Zinemako Emakume Heroiak” zikloa egunotan Iruñean

Abenduan eta urtarrilean Zinemako Emakume Heroiak zikloa izango da Iruñeko Iturrama eta Sanduzelaiko Civivoxetan. Maria Castejonek koordinatutako zikloaren proiekzioak 18:00etan eta 17:30ean (gabonetako saio berezia) izango dira, astelehenetan Iturramako Civivoxean, eta astearteetan, berriz, Sanduzelaiko Civivoxean.

“Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Zikloan, filmen bidez, zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko dugu, hau da, bestelako erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketa ahalbidetuko dizkigu, emakumezkoen film-unibertsoaren aberasgarri.”

Datozen egunetarako honako emanaldiak antolatu dira: Amerrika (Amreeka) Cherien Davis zuzendariaren komedia dramatikoa. Bertan immigrazioa eta kulturartekotasuna gauiak lantzen dira (abenduak 13, Iturramako Civivoxa, eta abenduak 21, Sanduzelaiko Civivoxa); Out of Africa, Sydney Pollack (abenduak 27. Iturramako Civivoxa); eta azkenik, I, Tonya, Graig Gillespie (urtarrilak 10. Iturramako Civivoxa, eta urtarrilak 18, Sanduzelaiko Civivoxa).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button