MUSIKA

“Bilboko Korala Gertutik” zikloa bihar hasiko da

Bilboko Udalak Bilboko Korala Gertutik zikloaren bosgarren edizioa antolatu du aurtengo ekainean. Ganbera-musikako ziklo honek lau kontzertu eskainiko ditu Deustun, Txurdinagan, Uribarrin eta Zorrotzan.

Ekimenaren asmoa da “musika koralarekiko zaletasuna bultzatzea jendearen artean, eta kultura auzo guztietara hurbiltzea. Gainera, hemengo talentua eta Bilboko Koral Elkartearen irakaskuntzaren eta artearen alorretako lana erakutsi nahi ditu”.

Diogun bezala, programazioa uztailaren 12an hasiko da, 13:00etan, Uribarrin. Bertan, Leonardo Alonsok gidatutako gitarra-orkestraren eta musika-ikastegiko piano-ikasleen ikasturte honetako lanaz gozatuko dute Uribarriko bizilagunek.
Egun berean, arratsaldeko 20:15ean, Alberto Saez Puenteren organoko eta instrumentu-errepertorioko ikasleek Txurdinagako publikoa txundituko dute.
Ekainaren 13an, domekan, 18:00etan, Deustun, Bilboko Koral Elkarteko helduen abesbatzak emango du kontzertu bat, Larraitz Navas sopranoaren eta Sabas Balanzategi baritonoaren parte hartzearekin.

Azken kontzertua, ekainaren 25ean izango da, Zorrotzan. Entzuleek “Bilbotik munduko hainbat lekutara bidaiatuko dute umeen abesbatzako ahots zuriek interpretatuko duten errepertorio folklorikoari esker.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button