ESZENA

Bilboko Kalealdia,Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren XI. edizioa prest

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu duen Bilboko Kalealdiak hainbat ikuskizun eskainiko ditu, batzuk musikaren ingurukoak, beste batzuk zirkuko arteekin lotutakoak, eta baita ukitu esperimental eta multimedia garrantzitsua duen baten bat ere.
Emanaldiak Kale Nagusiaren inguruan eskainiko dira uztailaren 1ean eta 2an, eta Zazpi Kaleetako eta inguruetako plazetara eramango dira uztailaren 6an, 7an eta 8an.

Errusiatik, Belgikatik, Madagaskarretik edo Kanadatik, eta baita Euskal Herritik eta Estatuko gainerako lekuetatik etorritako 20 konpainiak euren ikuskizunak erakutsiko dituzte oinezkoentzako hamar kokagunetan.

Jaialdiaren edizio bakoitzaean, ohikoa denez, ekoizpen propioa estreinatuko du Gaitzerdi Teatro taldeak. Uztailaren 1ean eta 2an ikusi ahal izango da Karrikale ikuskizuna.
Uztailaren 1erako eta 2rako aurreikusten den egitaraua honako hauek osatuko dute: material harrigarrienak erabiliz kapela dibertigarriak, ederrak eta estrabaganteak egiten dituen Veronique des Chapeaux (Frantzia) artista; Minusmal (Katalunia) Clara, el pequeño Clown ikuskizunarekin, eta Malagasy Gospel.

Bilboko Kalealdian ohikoa denez, uztaileko bigarren astean Zazpi Kaleen inguruak hartuko dio lekua Kale Nagusiari, une honetako kaleko antzerkiak erakusten duen sorkuntzaren eta indarraren erakusketa jasotzeko. Antzezleen lanarekin batera, musika, dantza, zirkuko teknikak eta umorea dira konpainia horiek ikus-entzuleen arreta, konplizitatea eta laguntza erakartzeko erabiltzen dituzten baliabideak.

Arriaga plazak jasoko ditu gaueko ekitaldi ikusgarrienak,Atempo Circ (Katalunia), Gaitzerdi Teatro (Euskal Herria) eta Circus Klezmer (Katalunia) taldeen eskutik. Argiz, musikaz eta akrobaziez betetako ikuskizunak izango dira.

Bilboko Kalealdia Bilbon burutzen den kaleko kultur gertakari nagusietakoa da urtero. Aurten jaialdiak webgunea izango du, eta web gune horretan programazioaren xehetasun guztiak, ordutegiak eta kokalekuak kontsultatu ahal izango dira.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button