ESZENA

“Bilboko Kalealdiak” ia ehun emanaldi eskainiko ditu egunotan

Bilboko Kalealdiak beste behin, kaleko antzerki guztia bilduko du bere 21. edizioan,  irailaren 22tik 27ra. Guztira nazioarteko 26 konpainiaren (Euskal Herrikoak 13) 73 emanaldi eta 27 ikuskizun eskainiko dira hiriko zazpi espaziotan: Casilda Iturrizar parkea, Areatzako kaia, Areatza, Arriagako plaza, Arriagako antzokiko alboa, EHUko Bizkaia Aretoa eta Plaza Barria.

Bilboko Kalealdiak kale-antzerkia, zirkoa, dantza, dantza bertikala, clown, musika eta instalazio eszenikoak bilduko ditu iraileko egun horietan, eta “Bilbo kulturaz beteriko hiri bat izango da”. Gainera, aurtengo programak hiru estreinaldi eskainiko ditu Estatuan eta beste hiru Euskadin.

Diogun bezala gaur berton abiatuko da ekimena Casilda Iturrizar parkean Mystérieuses Coiffures konpainiarekin, Boni eta Juan Palomorekin, eta Barsanti Cia taldearekin, 17:00etan. Geroago Arriaga Antzokiaren plaza  izango da hurrengo emanaldien eszenatoki berria.

Makina bat taldek hartuko dute parte, tartean, La Glo Zirko dantza konpainia, La Baldufa konpainia, Deabru Beltzak euskal konpainia, Bucraá Circus konpainia, Maduixa CIA konpainia, Balbàl Company, Claire Ducreux & Toni Mira, Daraomaï Cie konpainia, Arriera, El Mono Habitado, Kukai Dantza, Markeliñe, Organik Dantza eta beste asko.

Bilboko Kalealdiaren edizio honetan, programazio guztia sarrera librekoa izango da, eta osasuneko protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan. Musukoa derrigorrezkoa izango da.

Ordutegiak, eszenatokiak eta taldeen gaineko xehetasunak Bilboko Kalealdiak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button