ESZENA

“Bilboko Kalealdia” azken egunetan da

Bilboko Kalealdiak kaleko arte eszenikoen nazioarteko panoraman lehen mailan dauden hainbat talderen proposamen berrienak bildu ditu egunotan. Uztailaren 2tik 7ra 65 emanaldi egingo dira hiriko kaleetan, eta asteburuan azken saioak ikusteko aukera egongo da.

Guztira 26 konpainia parte hartzen ari dira: 6 Euskal Herrikoak, 6 Estatuko gainerako lekuetakoak eta besteak, Frantziatik, Erresuma Batutik, Italiatik edo Belgikatik etorritakoak. Euren lanak, Areatzako, Plaza Barriko eta Arriaga Plazako agertokietan aurkeztuko dituzte, eta Casilda Iturrizar parkean ere.

Larunbatera arte hogeita hamar ikuskizun inguru ikusi ahal izango dira oraindik, horien artean, Arriaga plaza eta Areatzako Kaia hartuko dituzten gaueko ikuskizun ikusgarriak eta konplexutasun tekniko handiena dutenak.

Horrez gain, ikus-entzuleek euskal konpainia hauen azken lanak ikusteko aukera izango dute: Amaia Elizaran, Ganso & Cía, Hika Teatroa eta Oinkari Dantza Taldea,  Zo-Zongó!! eta Ertza.
Gaur, adibidez, Hika Teatroa eta Oinkari Dantza taldeen eskutik Sagartu ikusi ahal izango da Areatzako kaian, gaueko 23:30etik aurrera. Diziplina anitzeko kaleko ikuskizuna da, zuzeneko musikaz, antzerkiz eta dantzaz osatutakoa. Eta bertan sagarrak Edeneko garaietatik gaur egunera arte izan dituen esanahi guztiak jakingo dituzue.

Larunbatean, besteak beste, Gipuzkoako Ertza konpainiak Meeting Point aurkeztuko du ikus-entzuleen aurrean. Kaleko Ikuskizun Onenaren saria lortu berri du Arte Eszenikoen Max Sarien azken edizioan. Eta Amaitzeko, Zo-Zongó!! Euskal konpainia izango da jaialdiaren aurtengo edizioari amaiera emango diona, larunbat gauerdian, Areatzako Kaian, Psycho-Clown musika eta antzerki ikuskizunarekin.

Programazio osoa, hemen ikusi ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button