BESTELAKOAK

BAFFEST Argazkien Hiri Jaialdia, Barakaldon

Atzo aurkeztu zuten, ekainaren 12tik uztailaren 3ra egingo den Barakaldo Foto Festival (BAFFEST). Ekimenak emakumeen sormen-lanak soilik bilduko dituen argazkien hiri erakusketa izan nahi du. Honela, “andrazko argazkilaritzako irudi nagusien topagune bihurtuko da hiria urtero”, Barakaldoko Udalak bultzaturiko ekimenaren bidez.

David de Haro argazkilari barakaldarrak eta Luis Benito kultur kudeatzaileak adierazi dutenez, “Historikoki gertatu izan den ikusgaitasunaren urria estaltzera dator BAFFEST, kalean herritar orori zuzendurik egingo diren hainbat esku-hartzeekin. (…) Ez dugu uste soilik emakume argazkilariz osatutako jaialdirik badenik, eta oso interesgarria iruditu zaigu hutsune hori betetzea. Jaialdi handietan ez da ia emakumerik agertzen, eta hori ez dator bat inola ere errealitatearekin.

2016ko ekainaren 12tik uztailaren 3ra egingo da I. BAFFEST. Hiriko bost gunetan argazki galeria erraldoi gisan izango dira, eta erakusketa nagusiak eta lehiaketak osatuko dute jaialdia. Baina Barakaldo Foto Festival horretan ere mahai-inguruak eta hitzaldiak egingo dira sortzaileak ezagutzeko, bai eta bisita gidatuak erakusketetan zehar ere; horrezaz gainera, ekintza solidarioak, txikientzako kontzertuak, argazki lehiaketa bat eta abar.

Erreferente diren argazkilariren lanak izango dira erakusketa nagusian, adibidez, Cristina García Rodero (Puertollano, 1949). Lehiaketan, berriz, beste lau euskal talentu: Helena Goñi (Bilbao, 1990), Ainhoa Resano (Iruñea, 1974) eta Inma Barrio (Bilbao, 1979). Marina Gondra (Barakaldo, 1989) izango da argazkilari gonbidatua.

Informazio gehiago ekimenaren webgunean eskuratuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button