MUSIKA

Bilboko Kafe Antzokia hard-rockaren gotorleku bihurtuko da

Basque rock fest city izenburupean, makina bat rock kontzertu ondu dituzte Kafe Antzokiko programazioaren antolatzaileek hil honetan. Hala, Aste Santuan izango da zer ikusi eta entzun Bizkaiko hiriburuko areto horretan.

Martxoaren 23an, Led Zeppelin talde mitikoaren doinuak moldatzen dituen Whole Lotta Band taldeak joko du. Kafe Antzokiaren arabera, “2011n sortu zen talde honek Led Zeppelini gorazarrea ahalik eta modu fidelenean egitea du helburu. Horretarako, bi giderreko gitarra, bateria laranja, hammond, mandolina… baliatzen ditu, eta sekulako soinua dute”.

Martxoaren 24an, Arizona Baby eta The Silent Comedy izango dira protagonistak. Arizona Baby espainiarren Secret Fires lana argitaratu zuten. “Askorentzat, maisulana; xarmagarria, desberdina. Eta martxoan ditugu geurean aurkezten”.

Martxoaren 25ean, emanaldi bi izango dira: Kutxa Beltzean, Graveyard Johnnys eta Screamers & Sinners psychobilly taldeak, eta areto nagusian, The Wizards eta Tooth rock banda bizkaitarrak. Biek ala biek lan berriak aurkeztuko dituzte.

Martxoaren 26an, azkenik, Sex Museum madrildarrek 30. urteurrenaren bira ospatuko dute.

Informazio gehiago: kafeantzokia.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button