BESTELAKOAK

Kultura Alternatiboak estreinako agerraldia egingo du

KA (Kultura Alternatiboa) plataforma 2012an kulturaren egoerari buruz egindako Topaketa baten harira eratu zen.  “Kultura Alternatiboak aurrera ateratzeko zailtasun handiak dituela uste dugu, eta horregatik artista, norbanako eta agenteak elkartzeko saiakera egiten ari gara, denon artean gure lana ikustarazi dezagun”.

Bada, otsailaren 28an, Donostiako Altxerri bar&jazz lokalean, estreinako agerraldi publikoa egingo dute, 19:00etatik aurrera, KA ZUZENEAN #1 izenburupean.

Ekitaldi horretan diziplina askotariko artistak bilduko dira: The Animal Within (musika-taldea), Rous (bakarlaria), Autumn (bakarlaria), Sabur (musika-taldea), Iñaki Arizmendi (margolaria) eta Toño (maketagilea).

“Bertan, plataformaren diziplina anitzeko izaera islatuz, arte mota ezberdinez batera gozatzeko aukera izango da, baita kultura libreak gaur egun dituen zailtasunei buruz hausnartzeko aukera ere”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button