Ostegunetik igandera bitarte, Kultura Live elkarteak sustatuta, Musik On, Musika Aretoen Asteburua egingo da elkarte horretako kide diren aretoetan. Ekimenaren xedea hauxe da: “Musika aretoen lanak musikaren sektorean duen eragina azpimarratzea. Horretarako asteburu bakar batean musika aretoek eskaintzen dituzten kalitatezko kontzertuen kopurua eta gizartean zuzeneko musikak duen garrantzia nabarmendu nahi dira”.
Iaz abiatu zuen Kultura Live elkarteak Musik on ekimena; hortaz, aurtengoa bigarrena izango da. Hala, elkarte horretako kide diren Euskal Herriko hainbat aretotan talde hauek arituko dira, Musik On programaren baitan: Corizonas, Mikel Urdangarin, Porco Bravo, Glaukoma, Fuel Fandango, Twinkle Brothers, Elena Setien, Su Ta Gar, Mount Kimbie, Salto, Kurt Weiss & Bob Sands 5tet, Iguana Death Cult, Mocker´S, Gansos Rosas, Zona Cero, Avalanch, Nakany Kanté, Fear Crowd, Smile, Amigoz, Oniryum, Billy Boom Band eta Midnight Boogie Weekend.
Talde horien kontzertuei lotutako xehetasun guztiak hemen: kulturalive.com.
