ARTEA

BBK-Museoa bekak deialdi berria zabalik

Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Bilboko Arte Ederren Museoak, museoan ordezkatutako artista, lan eta bildumei buruzko azterketa eta ikerketak garatu nahian, ikerketa bekak emateko lehiaketa deitu dute. Bekek urte bateko iraupena izango dute gehienez eta hilean 1.000 euro-ko zenbatekoa izango da.

BBK-Museoa bekak deialdi berria zabalik dago honezkero eta  emango diren beken xedeak honako gaiekin du lotura: Ricardo eta Ramiro Arrue (esmalteak  eta zeramikak), Quintin de Torre, Higinio Basterra, Moises de Huerta, Ricardo Inurria, Joaquin Lucarini, Alvaro Alcala Galiano, Juan Jose Landa eta Ernesto Perez Orueren monografiak eta katalogo arrazoituak egiteko azterketak; Arte Modernoko Museoren Bilduma. Erbestealdia eta aberriratzea; Horma-pintura eta dekorazioa Euskal Herrian XX. mendean; eta Museoko Euskal Artista Garaikideei elkarrizketak. Bizitza eta lana. Gidoia, grabaketa, etab. 

Bekei buruzko dokumentazioa 2011ko azaroaren 15a baino  lehen aurkeztu beharko da eta 2012ko urtarrilaren 1ean hasita baliatuko dira bekaren onuraz bekadunak.

Informazio programa osoaren informazioa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button