BESTELAKOAK

Arrigazte argazki lehiaketa atondu dute Arrigorriagan

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, betiko legez, lan originalak bidaliko dira, inon sarituak izan ez direnak. Hiru argazki aurkeztu ahal dira, ukitze digitalekin, nahi izanez gero.
Argazkiak zuri-beltzean edota koloreetan aukez daitezke 20x30cmko tamainan gehienez.
Lanekin batera ohiko datuak bidaliko dira: lanaren izenburua, argazkiaren kokapena, eta datu pertsonalak.

Lanak Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa (Gaztegunea), Ugertza bidea 1, 48480, Arrigorriaga helbidera bidaliko dira.
Lehen sariak 300 euro ditu, bigarrenak 150 eta hirugarrenak 75 euro.
Informazio guztia Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoan duzue.

Arrigokulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button