IKUS-ENTZUN

Bilboko Euskal Museoan egitekoa zen “Zinemaz Blai 2020” zikloa atzeratu da

Zinemaz Blai zikloa Bilboko Euskal Museoan maiatzean egin behar zen, baina dakizuenez pandemiaren eraginez bertan behera geratu zen. Horrexegatik, proiekzioak azaroan eta abenduan programaturik zeuden (5, 12, 19 eta 26an eta abenduaren 10ean), baina osasun araudi berria ezagutu ondoren, Euskal Museoak ekitaldia atzeratzea erabaki du, hizlari batzuek Bilbora heltzeko aukerarik ez dutelako. Gainera, Bizkaiko erakundeak data aldaketa hori egin du, nahi duten guztiei zikloetara joateko aukera emateko, udalerrien arteko mugikortasuna handiagoa denean. Museoak laster emango du data berriaren berri.

Bizkaiko erakundeak Euskal musikaren oinarriak izeneko zikloa aurkeztu zuen duela aste batzuk euskal zinemako bost saiorekin. Antolaturik zeuden emanaldi haietan musikaren historiaren mugarriak erakutsi nahi zituen. Aditu asko ziren etortzekoak, tartean, Bizkaiko Abesbatzen Astearen zuzendari Pilar Jauregi, Bilboko Abesbatzen Alkarteko zuzendari Enrique Azurza edo Euskadiko Filmategiko zuzendariorde Ion Lopez, baina diogun bezala data berriak ezagutu arte dena bertan behera gelditu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button