IKUS-ENTZUN

Bederatzi euskal laburmetraia berri Kimuak programan

Bederatzi euskal laburmetraia berri aukeratu dituzte Kimuak programan sartzeko eta nazioartean zabaltzeko. Lan aukeratuak irailean, Donostiako Zinemaldian, erakutsiko dira lehenik eta ondoren Espainiako estatuko eta mundu osoko hainbat zinema jaialditan, baita euskal etxeen zirkuituan ere. Aurten, epaimahaiak deialdira aurkeztutako 76 filmetatik bederatzi aukeratzea erabaki du.

Animaziozko film laburrek beren txokoa izango dute aurtengo edizioan, izan ere, hiru film aukeratu dira estilo horren barruan.
Animaziozko laburmetraietako bat Ámár da, Isabel Helguerak zuzendua. Daisy Cutter-Margarita motzailea 3D-n egindako animaziozko laburmetraia da, elkarrizketarik gabekoa, Enrique Garcia eta Ruben Salazarren zuzendaritzapean. Angel Aldarondoren Ondar ahoak lanak, argazki zaharren bidez, itsasoko jendearen inguruko istorio xume bat kontatzen du, Ondarroan kokatuta. Asier Altunak gure hiriak betetzen dituzten artalde, artzain eta txakurren gaia jorratzen du, Artalde lanaren bidez. Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxek Exhibition 19 laburmetraia egin dute. Kote Camachok Lasterketa handia lana ekarri du. Miguel Angel Jimenezek Khorosho obra egin du eta Borja Cobeagak Mutil-lagun nazkagarria izeneko filma ekoiztu du. Eta azkenik, Elias Leon zuzendariak Saria izeneko filma osatu du.

Aipatu behar da, aurten ez dela dokumentalik sartu aukeratutakoen zerrendan.

Euskalkulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button