IKUS-ENTZUN

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko sariak

Zinebik ateak itxi ditu aurten, eta bere sari potoloak banatu ditu. Elena Lopez Riera zinegilearen Los que desean (2018, Suitza/Espainia) film labur dokumentalak irabazi du Zinebiren 60. edizioko sari nagusia, 7.000 euro. Guztira 52 film labur, animaziozkoak (11), fikziozkoak (22) eta dokumentalak (19), lehiatu dira Zinebiren edizio honetako Nazioarteko Lehiaketako Sekzio Ofizialean.

Beste film labur dokumental bik eraman dituzte jaialdiko beste sari nagusiak (bakoitza 6.000 eurokoa): Maria Elorzaren Ancora Lucciole (2018, Euskal Herria) lanak Euskal Zinearen Sari Nagusia jaso du, eta Delfina Spratten eta Alex Puig Rosen Entre raíles (2018, Espainia) filmak Zine Espainiarraren Saria.
Opera prima onenaren 12.000 euroko Zinebi First Film saria Rugilė Barzdžiukaitėren Acid Forest film luze dokumentalak eraman du. ZIFFeko epaimahaiak Sari Berezia eman dio Andrea Bussmannen Fausto lanari.

Aurtengo epaimahaiko kideak hauek izan dira: Concha Barquero zinegilea, Ghasideh Golmanaki zinegile iraniarra, Zsuzsanna Kiràly ekoizle errumaniarra, Jodie Mack animazio esperimental egile britainiarra eta Crematorio edo La zona serietan lan egin duen Carolina Martínez Urbina muntatzailea.

Sari guztien zerrenda jakin nahi baduzue, Zinebin duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button