IKUS-ENTZUN

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak lanak aurkezteko epea zabaldu du

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Zinebik, bere 63. edizioa ospatuko du azaroaren 12tik 19ra. Lanak aurkezteko epea zabalik du.

Zinebik estilo guztietako lanak biltzen ditu bere egitarauan eta horrexegatik, “zinearen alderdi berriak esploratzearen aldeko apustua egiten du edizioz edizio, esperimentazio formalari zein zine-ekoizpen berrien hibridotasun eta diziplina artekotasunari lekua eginez; betiere, zinemagileek egungo errealitate konplexuen gaineko ikerketa etiko zein estetikoa aurkez dezaten sustatuz”.

Hurrengo ediziorako zuzendariak, ekoizleak  eta banatzaileak gonbidatu nahi ditu animaziozko, fikziozko edota dokumentalezko film laburrak aurkezteko.

Proiektu guztiak online inskripzio orriaren bidez aurkeztu behar dira.

Betiko legez, makina bat sari banatuko ditu jaialdiak: Zinebiko Sari Nagusia (7.000 €), Euskal Film Labur Onenaren Sari Nagusia (6.000 €), Espainiako Film Labur Onenaren Sari Nagusia (6.000 €), Fikziozko Film Labur Onenaren Mikeldia (5.000 €), Film Labur Dokumentaren Mikeldia (5.000 €), Animaziozko Film Labur Onenaren Mikeldia (5.000 €) eta Publikoaren Eitb Saria (3.000 €).

Jakingarri eta betebeharreko guztiak Zinebik ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button