ESZENA

Bilboko BBK Salak arte eszenikoen agenda du prest

Bilboko BBK Salak arte eszenikoen agenda aurkeztu du 2023ko lehen seihilekorako. Programazio hori urtarrilaren 14an eta 15ean hasi zen Yarin piezaren lehen emanaldiarekin. Aurten ere, emakumeak erdigunean jarraituko du ekimenak, eta ikuskizunen atal sortzaileetan emakumeen presentzia nagusia izango da.

Programazioak ostiralean, otsailak 3, jarraituko du Organik konpainiaren Arnasa dantza inklusiboaren pieza izango da, Natalia Monge getxotarrak sortu eta zuzendua. Ikuskizuna dibertsitate funtzionala duen Carlos Alonso dantzariarekin batera sortu da eta hura da protagonistetako bat. Pilar Andrés eta Mikel Aristegui antzezleak eta Jon Ander Garamendi musikaria ere partaideak dira.

Martxoaren 4an, Espainiako estatuan denboraldiko antzerki-bitxi handienetako bat estreinatuko da Euskadin: Eclipse total Pont Flotant taldearena. Antzerki Ikuskizun Onenaren eta Antzerki Egile Onenaren kategorietan Arte Eszenikoen Max Sarietarako hautagaia da, eta heriotza gai tabuaz adeitasunez eta umorez hitz eginez publikoa sakon ukitzeko duen gaitasunagatik nabarmentzen da.

Martxoaren 24an, Bilboko aretoak Antzerkiaren Munduko Eguna ospatuko du Agurra euskarazko lanarekin. Vidania gipuzkoar konpainiarena da lana, eta komunikazio-arazoak dituzten aita eta seme baten istorioa kontatzen da.

Apirilaren 1ean, Kataluniako Titzina konpainiaren txanda izango da. Testua eta antzerki fisikoa uztartzen dituen Buho istorioa antzezteko, amnesiaren biktimen bizipenak aztertu dituzte.

Etxeko txikienei (3 eta 6 urte bitartekoei) zuzendutako ikuskizun bat ere izango da maiatzaren 7an, Bajau. Kataluniako Ponten Pie konpainiaren ikuskizun bisual eta testurik gabeko honek uraren erabilerarekin harrituko gaitu, beste protagonista bat balitz bezala.

Ekainaren 23an, Teatro del Barrio madrildarraren Homenaje a Billy El Niño produkzioarekin amaituko da lehen seihilekorako programazioa.

Dramaturgia-tailer bat ere programatu da berriz. Oraingoan, tailerra Eva Redondo antzerkigileak emango du goizez bi saiotan (ekainaren 23an eta 24an) eta sektoreko profesionalei zein idazketan interesa dutenei zuzenduta egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button