IKUS-ENTZUN

“Living in Oblivion” lan saritua, gaur la Fundicionen

Nouvellebasque kolektiboak antolaturik, gaur, 20:00etan, Sundanceko jaialdian saritua izan zen Living in Oblivion filma pantailaratuko da Bilboko La Fundicion aretoan.

Obra hau Tom DiCillo zuzendariak 1995ean egindako pelikula independente bat da. Bertan Steve Buscemi aktorea da protagonista. Filmaren gaia aurrekontu gutxiko film independente bat egitea daeta horrexegatik, DiCillo bere esperientzietan oinarritu zen. Living in Oblivion ekoizle guztiek baztertu zuten, baina ez ordea zuzendariaren lagunek eta aktoreek, izan ere, haiek finantzatu zuten lana.

Kolektibo antolatzailea, Nouvellebasque sortu, ekoitzi eta banaketa lanetan aritzen da, batez ere esperimentazioaren bidez garatzeko aukera eskaintzen duten kontuetan.

Show More

Related Articles

Back to top button