IKUS-ENTZUN

“Sonic Trash” eta “160 metro”, FAS zineklubean

Alvaro Fierro eta Joseba Gorordok 2013an filmatutako 160 metros. Una Historia de Rock en Bizkaia dokumentala pantailaratuko da, gaur, ekainak 10, Bilboko El Carmen aretoan, 19:45ean.

Emanaldia FAS zineklubak ondu du, eta dokumentalaz gain, Sonic Trash izenburuko film laburra ere aurkeztuko da. Film labur hori Jesus Pueyok filmatu zuen, 2012an. Hiru zinemagileek parte hartuko dute gaurko saioan.

Portugaleteko zubi esekiak neurtzen dituen 160 metroak abiapuntu hartuta, Nerbioi itsasadarraren bi ertzetan, ezkerrekoan eta eskuinekoan, rock musikak 90eko hamarkadan egindako ibilbidea jasotzen du 160 metros. Una Historia de Rock en Bizkaia dokumentalak. Alvaro Fierro eta Joseba Gorordo dira filmaren egileak eta lehenengoak adierazi digunez, filmak 90eko hamarkadako une musikala eta soziala jorratu nahi du. “Gure adina dela eta, garai hori egokitu zaigu bizitzea”.

Pueyoren Sonic Trash lanak, berriz, filmaren izen bera duen Bilboko rock taldearen kantu bat du ardatz, eta ondokoa kontatzen du, zazpi minututan: “Dandy balantzaka iristen da ostatuko logelara gau osoa parrandan egon ondoren. Neska garbitzailearekin egingo du topo, Polacarekin. Eta denbora azkar pasatzen da atzeraka, hiru aldiz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button