ARTEA

Marcel.li Antunez artista ikonoklastaren mintegia

Marcel.li Antunez Roca oso ezaguna da nazioartean, arte elektronikoan eta antzezpenerako esperimentazioan egindako bere lanengatik. Marcel.li Antunezek guztiz pertsonala eta ikonoklasta den unibertso bisuala jorratu du hiru hamarkadako ibilbidean zehar, arte-ekoizpenerako sistemen gaineko hausnarketan oinarrituta.

80ko hamarkadatik hona, Antunezen lanak gizatasunarenganako ardura islatu du, batez ere giza beldurrak eta giza gogoak aztertuz. La Fura dels Baus kolektiboaren performance tribaletatik hasi zen eta, ondoren, bakarka lan egiteari ekin zion, sistema konplexuak eta, maiz, inongo kategoria eszenikotan ezin sailka daitezkeen hibrido bihurtzen diren sistemak proposatuz.
Marcel.lik instalazioak eta performanceak egin ditu 40 herri desberdinetako museo, galeri, antzoki eta ohiz kanpoko espazioetan, besteak beste, Parisko Musee Europienne de la Photographie museoan, Londoneko Institute of Contemporary Arts institutuan, Tokioko DAFean, Lisboako ZDB galerian edota Bartzelonako MACBA arte garaikideko museoan.

Aste honetan abiatuko da Marcel.Li Antunez Roca-ren eskutik Sistematurgy izeneko mintegia Bilbao Arte Fundazioan. Mintegia, martxoaren 11ra arte luzatuko da.
Proiektu elkarreragileei buruz hausnarketa lantzea eta proiektu horien eraikuntza moduak, bai instalazioetarako bai performancerako, erakustea da tailer horren helburua.
Partaideek denon artean erabiltzeko lantresnak izango dituzte Marcel.li-ren egitasmoan: bideo interaktiboa, soinu interaktiboa eta gorputzaren eta espazioaren interfazeak. Laborategia lantzeko software eta hardware gailu ezberdinak erabiliko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button