IKUS-ENTZUN

“El hombre que quiso ser segundo” dokumentala, Kresala zineklubean

Donostiako Kresala zineklubak El hombre que quiso ser segundo (2014, Ramón Alós) dokumenatala aurkeztuko du gaur, Trueba aretoetan, 19:30etik aurrera. Filmak Segundo de Chomón zinegile espainiar aitzindariaren eta bere anaia Primo de Chomónen arteko harreman “berezia” jorratzen du.

Emanaldian Ramón Alós filmaren egileak parte hartuko du, eta filmaren ostean, solasaldia izango da. Kresala zineklubaren arabera, “Zinemaren hastapenetako zuzendari garrantzitsuenetako bat ezagutzeko aukera bikaina”.

“Segundo de Chomón (Teruel, 1871-París 1929) espainiar zinegilea izan zen, zinema mutuan aitzindari eta baita animaziozko teknikan ere. Maisua izan zen zine-trukajean eta maketen erabileran, bai eta travelling-aren erabileran eta kolorezko zineman ere. Guzti horrengatik, nazioarteko zinemaren historian ezagun den beste maisu batekin alderatua izan da, George Meliès-ekin, hain zuzen”.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button