2006. urtean sortu zen Donostiako taldea da eta hurrengo urtean 20 kontzertu baino gehiago egin zituen. Partaideak jazzeko goren mailako titulatuak dira Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan.
Broke Brothers Branss taldeak jaso dituen eraginen artean Dirty Dozen, Potholes, Curtis Mayfield edo Ornette Coleman daude, besteak beste.
2008 eta 2009ko Heineken Jazzaldiaren hautaketa prozesua gainditu ondoren, Getxoko Jazz Jaialdian eta Zornotzako Haizetara jaialdian izan ziren.
Heineken Jazzaldia 2008. urtean hasi zen tokiko taldeen hautaketa prozesua egiten eta hamar taldeak ez ezik, Bertsoa & Jazz proiektua ere aurkeztu zen urte horretan. Bertsolari onenak eta musikariak biltzen dituen ekitaldia da.
Gainera, hautatuak izan ez diren taldeak euren lana aurkezteko aukera ematen dien Open Mike ekimena dute.
Donostia Kulturak bidalita