MUSIKA

Heineken Jazzaldiak tokiko hamar talde sartuko ditu berriz datorren urteko egitarauan

Euskal jazz taldeen artean hautaketa prozesu bat aurrera eramateko ekimena 2006an jarri zen abian lehen aldiz. Iaz, 30etik gora talde aurkeztu ziren eta horietatik 15ek Donostiako Forum FNAC-en, Altxerrin, Brankan eta Victoria Eugenia Antzokiko Klubean jo zuten. Ikus-entzule asko bildu ziren eta euskal jazz taldeen maila altua agerian geratu zen.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, taldeek Jazzaldiaren web orrian hautaketa prozesu honetako oinarriekin batera zehazten diren hainbat material bidali beharko dituzte (musika grabatua, dokumentazioa…) Heineken Jazzaldira, 2011ko urtarrilaren 10a baino lehen.
Jasotzen diren proposamen guztien artean, 46. Heineken Jazzaldiaren Batzorde Antolatzaileak 15 talde hautatuko ditu, aurkeztutako musikaren kalitatea eta Jazzaldiaren programazio estilora zenbateraino egokitzen diren kontuan hartuta. Hamabost talde horiek Donostiako klub eta lokaletan joko dute oraindik izendatu gabeko datetan (bat eguneko), 2011eko urtarriletik apirilera bitartean.

Heineken Jazzaldiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button