ARTEA

BilbaoArteko grabatu eta serigrafia tailerra

2012 Bilbao arte 3.0 izeneko ekimenaren barruan, ekainaren 29an inauguratuko da Pilar Valdiviesok komisariatutako grabatu eta serigrafia tailerraren erakusketa. Lanak ikusteko parada uztailaren 29ra bitartean egongo da.

BilbaoArte Fundazioak abiaturiko 2012 Bilbao Arte 3.0 ekimena hainbat galeriarekin egindako akordioan datza. Hala, La Taller, Narata edota Michel Mejuto galeriekin kolaborazioa egingo da hainbat artisten lanak erakusketako eta zabaltzeko xedez.

Bertan, Arístide Stornelli, Claudio Lorenzo, David Arteagoitia, Erramun Landa, Jabier Herrero, Jordi Castells, June Crespo, Laura Bisotti, Mónica Abad, Nuria Batalla, River William eta Zaloa Ipiña artistek hartuko dute parte obra oso ikusgarriekin.

Guztiek ikuspegi oso pertsonaletik sortu dituzte hainbat obra plastiko, zeintzuk unibertso poliedrikoa sortu duten, era berean, ikertzeko, analizatzeko eta gozatzeko beta eskaintzen dutelarik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button