IKUS-ENTZUN

Sokurov zinegilearen “Faust”, FAS zineklubean

Bilboko FAS Zineklubak Faust (Aleksandr Sokurov, 2011) filma proiektatuko du gaur, otsailak 12, El Carmen aretoan, 19:45ean. Emanaldia Toni Abad idazle, errealizadore eta zinema irakasleak aurkeztuko du.

Filmak film onenaren saria jaso zuen 2011n Veneziako Jaialdian. Horretaz gainera, film honekin zuzendari errusiarrak boterearen gaineko zikloa osatu zuen.

Goetheren titulu bereko obra du ardatz pelikulak. XIX. mendean girotua, Faustoren istorioa kontatzen du, deabruarekin ituna sinatzen duen jakintsuarena, hain zuzen ere. Dena dela, Thomas Mannen Doctor Faustus-en eraginak ere sumatzen dira.

Filma “iluntasunean galtzen den gizaki baten istorioa da”, zinegile errusiarraren aburuz, “naturak duen okerrenari aurre egin behar dion gizon batena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button