MUSIKA

Monte del Osok Donostian joko du larunbatean

Iruñeko Monte del Oso hirukoteak Donostiako Kutxa Kultur Klubean joko du larunbatean, 20:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da. Monte del Oso hirukote nafarrak Existen moscas que se relajan durante el vuelo (Underhill Records eta Farmway Records) izenburuko lana plazaratu zuen iaz; egun, hirugarren lana prestatzen ari da.

Existen moscas que se relajan durante el vuelo Aberin izeneko estudioetan grabatu zuten 2106ko urtarrilean nafarrek, eta Iñaki Llarenak eta Leire Arangurenek ekoitzi eta masterizatu zuten.

Bada, iaz entzun genuen disko interesgarrienetarikoa iruditu zitzaigun nontzeberritarroi. Grabazioan melodiak eta gitarra garratzak tartekatzen dira, Hüsker Dü edo Dinosaur Jr. indie-izarren erara. Power pop garaikideko doinu bikainak dira. Diskoa, oro har, lan fina da, aurrekoaren jarraipen sendoa; aurreko lanak ere, Esto tiene que doler (2015), oso kritika onak jaso zituen: “Power pop harribitxiak” edo “Aurtengo lanen artean ezinbestekoa”

Taldeak Primavera Sound edo Donostiakluba jaialdietan jo du. Horretaz gainera, makina bat kontzertu egin dituzte, besteak beste, Posies, Nada Surf eta Buzzcocks taldeekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button