BESTELAKOAK

Turista zure hirian bertan

Argazki eta bideo digitalen lehiaketa abiatu dute Gasteizen: Gazte Klik-Klak. Lehiaketaren helburua hiri horretan, turista begiradarekin, ezkutuan dauden espazioak topatzea da. “Hiri guztietan marketin turistikoa eraikitzeko erabiltzen diren leku topikoez haratago, badira hainbat hiri beren barnean metatzen direnak, gurutzatzen direnak eta talka egiten dutenak, metropoli garaikide bat osatzeko. Azpian dauden hiri horiek guztiek bestelako hurbilpen moduak eta bestelako begiradak behar dituzte”.

Gazte Klik-Klak lehiaketaren bidez hiri horri begiratzeko beste moduak kausitu nahi dituzte eta horretarako egun batzuetan turista izatea eta esperientzia argazkien eta bideoaren bidez erregistratzea da proposamena. Urriaren 13ra bitarte duzue lan hori egiteko epea.

Lau sari emango dira: 300 euroko bono trukagarri bat argazki, bideo edo kultura materialean. Gainera, lau sarituek taldeko erakusketa bat egingo dute 2017ko lehenengo hiruhilekoan, argazkilaritzan eta artean adituak diren tutoretzapean.

Informazio guztia, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button