LITERATURA

Gutun Zuria jaialdiaren hamargarren edizioak “Ospakizuna” izango du ardatz

Apirilaren 25etik maiatzaren 1era bitarte egingo da Gutun Zuria literatur jaialdiaren hamargarren edizioa. Urteurren garrantzitsu horren harira, jaialdia Ospakizuna kontzeptuaren inguruan ardaztuko da. Zentroaren arabera, “hamar edizio hauetan, ehun idazle baino gehiago etorri dira hitzordu honetara, beren esperientziak ikusleekin partekatzeko”.

Bilboko Azkuna Zentroak antolatutako jaialdian makina bat idazlek parte hartuko dute, tartean, Annie Proulx, Siri Hustvedt, Diamela Eltit, Kirmen Uribe, Jean-Claude Carrière eta Guillermo Arriaga. Inaugurazio ekitaldian, Alberto Manguelek parte hartuko du.

Poesiak aurten leku berezia izango du, eta hala, Chantal Maillard, Clara Janés, Darío Jaramillo, J.A. González Iglesias eta Beñat Sarasolak errezitaldi poetiko bat egingo dute.

Argitaletxeentzako tokia ere izango da: Ofelia Grande (Siruela), Manuel Borrás (Pre-Textos), Joan Tarrida (Galaxia Gutenberg) eta Claudio López (Penguin Random House).

Horretaz gainera, Denboran Zehar bisitatu ahal izango da zentroaren Atarian, Luzinterruptus kolektiboak sortutako eta herritar guztiei zabalik dagoen instalazio artistikoa. Herritarrek haien koadernoen bidez parte hartu ahalko dute. “Auzokoek eta bisitariek gutxienez landuta dauden 5.000 koaderno erabiliko dira”.

Azkuna Zentroko Mediatekak, gainera, jaialdiaren hamar edizioetan parte hartu duten egileen inguruko erakusketa izango da, Gutun Zuriaren Trazuak izenburupean

Jaialdiaren  inaugurazioan, halaber,  Olatz de Andresek The Endgame aurkeztuko du, iaz Azkuna Zentroan Amphytrion izeneko egoitza programaren barruan garatutako lanaren laburpena, “begirada kaleidoskopikoa zuzentzen dio mila urte baino gehiago dituen xake-jokoari, eta joko horren arauetan, metaforetan eta aukera amaigabeetan inspiratuta dagoen mugimenduaren mundua sortzen du”.

Azkenik, eta liburuaren egunaren harira, eta Gutun Zuriaren aurretiko ekitaldi gisa, apirilaren 23an Odiseak ikuskizun eszeniko eta musikala aurkeztuko du.

Egitarau osoa kontsultatzeko: azkunazentroa.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button