BESTELAKOAK

“Bilbao Gazte Balioak Martxan” sarien bigarren edizioa

Bilboko Udalak Bilbao Gazte Balioak Martxan sarien bigarren edizioa deitu du, “uriko gizarte-ingurunea hobetzen laguntzen duten pertsona gazteen ekimenak bultzatzeko, eta Bilboko Balioen Agiria izeneko dokumentuan oinarritutako gizartea garatzeko orduan gazteen papera sustatzeko”. Bilbao Gazte Balioak Martxan sariak 16 eta 30 urte arteko gazteentzat dira. Proiektuak aurkezteko epea irekita dago eta martxoaren 1ean amaituko da.

Berritasuna da bigarren edizio honetan proiektuek lotura izan behar dutela Nazio Batuen 2030 Agendako Garapen Jasangarriaren Helburuekin, Bilbo jasangarriago bat eraikitzeko, bai ikuspegi sozialetik, bai ingurumenaren ikuspegitik.

Helburu horrezaz gain, sari hauek beste bi helburu nagusi dituzte: Gizartearen eskariei begira, gazteen artean sormena, konpromisoa eta ahalegintzeko gaitasuna sustatzea, eta gazteei aukera ematea ekimen edo proiektu sozial, artistiko, kultural, ekologiko, ekonomiko, zientifiko, digital, teknologiko bat edo bestelakoa gauzatzeko.

Bi kategoria daude: Unibertsitate-graduko edo goi-mailako graduko ikasleak, eta gazteen kolektiboak edota norbanakoak. Kategorietako bakoitzean gehienez 5 sari banatuko dira, 3.000 eurokoa bakoitza. Ideia irabazleak 2019. urtean zehar garatu beharko dira.

Interesa duten pertsonek www.bilbaogazte.bilbao.eus webgunean dute informazioa eta betebeharrak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button