MUSIKA

“Bilbao Distrito Jazz” zikloaren martxoko kontzertuak

Bilbao Distrito Jazz programak hainbat kontzertu antolatu ditu hil honetan. Zikloak kontzertuak hiriko auzoetara hurbiltzea du helburu, generoan erreferente diren artisten eskutik. Aurtengo edizioan parte hartzen ari diren talde eta artistak honako hauek izango dira: Mula, Ainara Ortega & Joaquín Chacón, Tony Glausi Quartet, Xavi Torres Trío, Organ Freeman, eta Irene Reig Trío. Kontzertuak ostiraletan izango dira, 19:00etan.

Otsaileko kontzertuak iragan dira (Mula taldea, Ainara Ortega & Joaquín Chacón, eta Tony Glausi Quartet) eta martxoan beste batzuk programatu dira.
Martxoaren 1an, Bertendona Institutuan, Xavi Torres Trío aritu da, eta aste honetan, martxoak 9, Bidebarrietako Liburutegian, Organ Freeman taldearen txanda izango da. Musikenen lizentziatutako hiru gazte eta musikari handi hauek jazzeko organo-musikaren inguruan daukaten interesaren ondorioz sortu zen Organ Freeman. Errepertorio original batekin, blues-aren eragin handiko soinu modernoaren alde egiten dute.

Azkenik, datorren astean, martxoak 15, Deustuko Udaltegian, Irene Reig Trío arituko da. Irene Reig gaur egungo jazzeko saxofoi-jotzaile ezagunenetako bat da. Hainbat sari eta diskoz betetako ibilbide luzea egin du, eta bere musika eta proiektuak eszenatoki eta jaialdi entzutetsuetan aurkeztu ohi ditu.

Bestelako informazio hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button