IKUS-ENTZUN

Aitzol Aramaioren omenezko Marabilli Sormen Festibala

Joan den asteartean Ondarroan aurkeztu zen Marabilli Sormen Festibala, eta gaur Bilboko Kafe Antzokian gauza bera egin dute Kirmen Uribe idazleak eta Josu Eizagirre zinegileak, antolatzaileen izenean. Euren ondoan Argia Ituarte Ondarroako Alkatea, Mikel Toral Eusko Jaurlaritzako Kultura Zuzendaria, Miren Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputatua eta Aitzol Aramaioren aita ere izan dira.

Amets bat bete dela esan du Kirmen Uribek, izan ere, Ondarroako herria kulturarekin lotuko zuen ekimenen bat burutu nahi zuen Aitzol Aramaio zinegileak eta orain, hemen dugu jaialdi erraldoi hau.

Hiru helburu gordeko ditu ekimenak izpiritu kritiko batekin. Alde batetik, Aitzolen oroimena, figura eta lana goraipatzea; Euskal Herria mailan horrela sormen festibala egitea, hau bezalakorik asko ez baitaude, eta azkenik, jendearen parte-hartzea lortzea, jendea libre izango da bere sormenak egiteko edota erakusteko.

Hala, egile ezberdinak batuko dira eta horrela euren lana ezagutaraziko dituzte, idazleak, margolariak, diseinatzaileak, antzerkilariak, musikariak, eta abar.

Ondarroan egingo da urriaren 11tik 14ra bitartean, eta besteak beste, Marlango taldeak, Ruper Ordorikak, Roberto Mosok, Toti Martinez de Lezeak, Maialen Lujanbiok, Alex Angulok, Mikel Urdangarinek, Mikel Urmenetak, Patxo Telleriak, Asier Altunak eta beste sortzaile askok hartuko dute parte.

Jakin nahi baduzue zer dagoen egun bakoitzean hobe hemen begiratzen baduzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button