
Bilboko Udalak antolatutako Bilbao Arte Sacro musika jaialdia gaur, hilak 10, hasiko da Mirespena lelopean, eta datorren apirilaren 14ra arte luzatuko da. Programazioan nazioarteko talde ospetsuen bost emanaldi ondu dira.
Hortaz, lehenengo kontzertua gaur izango da, eta bertan, La Ritirata taldeak Maitasun mistikoa izeneko saioa burutuko du, non Barrokoko konpositore espainiar eta italiarren musika haizatuko duen. Josetxu Obregonek zuzendutako kontzertuan, Santa Teresa de Jesus, San Juan de la Cruz, María de Zayas eta Lope de Vegaren poesia mistikoa ere entzungo da, Beatriz Oleaga mezzosoprano eta Manuela Velasco aktorearen eskutik.
Bihar, apirilaren 11an, Palestrinaren jaiotzaren 500. urteurrena ospatzen den urtean, The Tallis Scholars britainiar taldeak konpositorearen lan onenetako bat interpretatuko du. Apirilaren 12an, London Handel Playersek Bachen kantata erlijiosoei eskainiko die bere programa. Hurrengo egunean, Bilboko Koral Elkarteak Valentín María de Zubiaurre (1837 – 1914) – Durangoko San Antonio komenturako musika proiektua aurkeztuko du lehen aldiz.
Azkenik, apirilaren 14an, Alejandro Mariasek zuzendutako La Spagna taldeak Lamenti di donna kontzertuarekin emango dio amaiera 2025eko BAS edizioari.