ARTEA

Tania Candiani artistaren “Serendipia” Artiumen

Badakizue zer den serendipia bat? Batek bila ez zebilen zerbait ustekabean eta intuizioz aurkitzea, hots, txiripa. Artiumen Tania Candianik proposatzen diguna horretaz doa, hau da, ustekabean edota beste zerbait ikertzen ari dela egiten diren deskubrimendu zientifiko nahiz teknologikoez, eta horretarako aurkikuntzen laborategi bat eraiki du Artiumen.
Hala, bisitariek era bateko eta besteko mekanismoak erabiliz eta beti zoriaren mende, ustekabeko aurkikuntzak egin ahal izango dituzte Candianik proposatu duen laborategian. Abendura bitartean bisitatu ahalko da erakusketa-laborategi hau.

“Aurkikuntza jakin —edo egiazko— batetik abiatzen ez garenez, prozesu zientifikoaz egindako interpretazioak hurbilketa sinboliko edo poetikoak izan daitezke, ezinezko asmakizunak… edozein itxura izan dezaketenak” irakurri dugu bertatik jaso dugun dosierrean”.

Tania Candiani (Mexico Hiria, 1974) artista multidisziplinarioa da, eta bere lanetan argazkigintza, bideoa eta instalazio zoroak ikus daitezke. Bati saiatzen da zientzia, musika edota historiara saltoak egiten, elkarreragina sortu ahal izateko. Modu interaktiboa bilatzen du bere proposamenetan eta azken honek ildo hori ere lantzen du.

Tania Candianiren proiektua osatzeko artistak Nor dugu solaskide? hitzaldi programan parte hartuko du azaroaren 12an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button