ESZENA

Bihar, koreografia ikusgarriak Andoainen eta Zumaian

Dantzaren XVII. Zirkuituak programazio bikoitza aurkeztuko du asteburuan. Andoaingo Kale Giroan programaren barruan, Kimua Dantza Kolektiboak GenEroa koreografia aurkeztuko du uztailaren 17an, larunbatean, Leitzarango Otieta parkean. Egun berean, Zumaiako Odieta pilotalekuan, Topa ikuskizuna taularatuko dute Kukai eta Brodas Bros konpainiek.

GenEroa piezak dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada eskaintzen du. Lanaren bidez, genero-ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bat proposatzen ditu Kimua Dantza Kolektiboak. “Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?”

Topa koreografiak honakoa kontatuko du: Lau gazte enparantza batean elkartzen dira. Edozein hiritako edozein enparantza izan daiteke. Musika entzuten da eta lau gazteek dantzari ekiten diote. Beraientzat eguneroko jarduna da; euren komunikatzeko lengoaia da. Dantza egiteak natural sentiarazten ditu. Batzuk euskal dantza tradizionalean hazitakoak dira, besteak hip hopean. Kaleak, euren biziguneak, batzen ditu. Kale adierazpen garaikideak, gaur egungo hiri, herri eta enparantzatan elkarbizitzen direnak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button