ARTEA

“Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa” erakusketa gogoratuz

Azkuna Zentroak Ivan de la Nuez kritikoak komisariatutako Inoiz ez erreala, beti egiazkoa erakusketa abiatu zuen joan den urteko udaberrian, Gutun Zuria jaialdia aurre-saio gisan. Orain, Azkuna Zentroak erakusketa horren gaineko bideo bat zabaldu du bere kanalean.

Erakusketak 13 artisten lanak bildu zituen, eta komuneko ildoa guztiek artea genero literario modura ulertzen zutela izan zen, baita literatura erakusketa-proiektu modura ere. Kurt Caviezel, Cristina de Middel, Gonzalo Elvira, Oier Etxeberria, Kiko Faxas, Joan Fontcuberta, Veronica Gerber Bicecci, Alicia Kopf, Glenda Leon, Valerie Mrejen, Guillem Nadal, Mabi Revuelta eta Xabier Salaberria artisten hausnarketak erakutsi ziren.

Azkuna Zentroak adierazi zuen moduan: “Inoiz ez erreala eta beti egiazkoa Antonin Artaudek marrazki batean idatzitako esaldi hau oso egokia da artearen eta literaturaren arteko sinbiosiari buruzko erakusketa honen ikur izateko. Lelo honek hamahiru diskurtso lotzen ditu, denak desberdinak izan arren, denak bat baitatoz onartzean artea genero literarioa dela eta literatura erakusketa-proiektua izan daitekeela. Biak mugarritutako alor gisa tratatzea kritikatzen da, eta muga horiek apurtzearen aldeko apustua da”.

Erakusketa lau ataletan banatu zen: Liburua marraztu (Glenda Leon / Veronica Gerber Bicecci / Gonzalo Elvira); Politika itzuli (Kiko Faxas / Cristina de Middel / Oier Etxeberria); Paisaia idatzi (Guillem Nadal / Alicia Kopf / Kurt Caviezel); eta Istorioak lekualdatu (Valerie Mrejen / Joan Fontcuberta / Mabi Revuelta).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button