IKUS-ENTZUN

Frantziako zine garaikideari buruzko zikloa, BilbaoArten

Astelehenean, abenduak 16, Frantzia garaikidea izenburuko zine-zikloa hasiko da BilbaoArte zentroan; hala, astelehenean, Régis Sauder zinegileak 2012an estreinatutako Être filma proiektatuko da 20:30ean, ArtHouseCinema programaren baitan.

Régis Sauder zinemaren zati handi batek norbanakoaren eta instituzioen arteko harremana jorratzen du: eskola, kartzela edo ospitalea, beteak besteak; Êtrefilmean, esaterako, Marseilla hiriko Baumettes-eko espetxean lan egiten duten emakumezko psikiatra eta erizainak dira protagonistak. Hala, Sophie izeneko psikiatrak hamar urte daramatza lanean zentro horretan, eta zalantzan jarriko du bere lana.

Zinegilea bera irakaslea da neurozientzian, bai eta kazetari zientifikoa ere. Kasualitatez iritsi zen zinearen mundura, eta azken urteotan zenbait dokumental filmatu ditu, hala nola, Le Lotissement, à la recherche de bonheur (2006), L’Année prochaine à Jerusalem (2008) eta Je t’emmène à Alger (2009).

Zikloa ondoko filmek osatuko dute: abenduaren 17an, Les Éclats; 18an, Les Invisibles; 19an, La Vierge, Les Coptes et Moi, eta, azkenik, Le Sommeil D´Or.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button