IKUS-ENTZUN

“Bideotik” ekimenaren hirugarren saioa, Azkuna Zentroan

Martxoaren 16ra bitartean, asteartero Bideotik saio berri bat izango da bertoko Golem Alhóndiga Zinemetan eta online kanal honetan. Esperientzia pertsonalekin, biografiekin, ibilbideekin eta bizitza-historiekin lotutako gaiak jorratzen dituzten dokumental-proiektuak dira, feminismotik, aniztasunetik eta gizartetik hurbil daudenak, eta interes artistiko, esperimental eta berritzaileagatik nabarmentzen direnak.

BIdeOtik. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira programak gaur egungo errealitate osatzen duten zenbait elementu biltzen ditu. Egitasmoan ikus-entzunezko saiakerak, dokumentalak, animaziozko film laburrak eta opera primak pantailaratuko dituzte, bestelako begiradak proposatzen dituzten 17 sortzailerenak. Proiekzio guztiak jatorrizko bertsioan egingo dira, gaztelaniazko azpitituluekin.

Sei asteko programa da, “bizi garen espazioak, oroitzapenak eta gure lekuak berrikusiz irekitzen dena; bilaketa introspektibo, identitate, galera eta borroketatik dabilena; eta hiri-espazioetatik urrun dauden zentzumen, irudi eta kolorezko lurraldeetan ixten dena”.

Gaur, otsailak 23, 3. saioa izango da, 19.00etan hasita. Bertan honako piezak emango dira: Alexia Gil eta Natalia Guerreroren Syria (2018). Film hori gatazka armatuaren aurreko eta ondoko egoera islatzen saiatzen da; Aitziber Olaskoagaren Jo ta ke (2020). Nola irudikatu Historia irudiak ukatzen dizkigutenean?; eta azkenik, Loreto Saiz eta Adrián Diaz sortzaileen Espero (2019). Sahararrek 40 urte baino gehiago daramate Aljerian errefuxiatuta, Marokok okupatutako beren lurraldera itzultzeko zain. Itxaronaldian, zinema izango da beren arma bakarra.

Laugarren saioa martxoaren 2an izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button