
Montehermoso Kulturunean Klaustro Sounds musika zikloa hasiko da datorren igandean, urtarrilak 26. Zikloa datorren urteko azarora bitartean luzatuko da.
“Montehermosoko Klaustroa, eraikinak mendeetan zehar jasan dituen aldaketa guztien ikusle isila, agertoki magiko bihurtuko da hainbat proposamen artistiko eskaintzeko igande arratsaldetan Kulturunera hurbiltzen diren pertsonentzat”.
Diogun moduan, igande honetan, hilak 26, hasiko da zikloa Black Duck & Elena Setién taldearen kontzertuarekin. “Black Duck taldeak eta Elena Setiének Chicagoko Thrill Jockey diskoetxe independentearekin egiten dute lan, eta hortik sortu zen bira hau elkarrekin egiteko ideia: bi taldeek birarako bereziki diseinatutako errepertorio konbinatua eskainiko dute. Elenak eta Black Duckek bakarka zein elkarrekin joko dute kontzertu bakar honetan; talde bakoitzak bere materiala aurkeztuko du eta bertsio konbinatuak ere joko dituzte, artista batek besteari lagunduz. Kontzertu dinamikoa da emaitza, askotariko tinbre eta konposizioz betea, hala soinu-ikerketaz nola inprobisazio kolektiboaz osatua”.
Ziklo eder horretatik pasatuko diren beste artista batzuk, Eneritz Furyak, Adrián Royo, Amorante & Adriano Galante, Bea Asurmendi edo Libe kantariak izango dira.
Montehermoso Kulturuneak ditu xehetasun guztiak.



