Hiriko merkataritza-jarduera bultzatzea helburu duen Arteshop Bilbao ekimenaren bosgarren edizioak, ekainaren 20ra arte iraungo du.
Arte Ederretako Fakultateko ikasleen artelanak merkataritza-saltokietan jarriko dira; oraingo honetan Bilbao Ekintzak hautatutako 75 saltokik EHUko Arte Ederren Fakultateak aukeratutako 75 ikasleren artelan berriak eta hitzordu honetarako ex profeso sortutakoak erakutsiko dituzte. Proiektu artistikoak saltoki parte hartzailetan izango dira ikusgai ekainaren 8tik 20ra arte.
Baina Arteshop Bilbao lehiaketa ere bada. Hiru erakunde sustatzaileen ordezkariek (Bilbao Ekintza, EHU/UPV eta Bilbao Arte Fundazioa) hamar proiektu onenak aukeratuko dituzte, eta hiru sari ezarriko dira: 1. saria 1.200 eurokoa izango da, bigarrena 900 eurokoa eta hirugarrena 600 eurokoa. Horrez gain, Publikoaren Sariarekin 450 euro ere emango dira.
Aurten, berrikuntza gisa, Arteshop 2015 egitasmoaren erakusketa fasean merkataritza saltokiak bisitatzeko doako ibilbide gidatuak antolatuko dira.