MUSIKA

“Zona Especial Norte” jaialdia izango da Deustun

Asteburu honetan, urtarrilaren 31tik otsailaren 2ra arte, Zona Especial Norte jaialdiaren bigarren edizioa izango da Deustun. Kontzertuak asko izango dira, eta Luzarra eta Ramon y Cajal kaleetako taberna eta lokaletan egingo dira. Resoplamo´s Produzzionek antolatu du jaialdia.

Hala, ostiralean, La Hora Del Primate, Inazio Escudero eta Vivapellejos taldeek joko dute Deustuko Gazte Lokalean, 20:00etatik aurrera.

Larunbatean, halaber, Trenaxpean (Arangoitiko igogailurako bidean) Bugatti eta Tony Metralla y Los Antibalas taldeek joko dute, eguerdian.
Arratsaldeko 16:00etatik aurrera hainbat emanaldi izango dira: Los Calavera (Izeki taberna); The Tripolares of Madariaga (La Logia taberna); Lorelei Green eta El Trobador de la Ribera (Müllerrenea Kultur Gunea); Vietato Pensare (Noiz Taberna).
Gau partean, 21:30ean, Rat-Zinger bandak Deustuko Gazte Lokalean joko du, eta Albertokadiskos Atxuri tabernan izango da, 24:00etan.

Igandean ere izango da zer ikusi eta zer entzun: Naste Borraste (Elizaren Aldean, 13:00etan); Tenderete Antzerki Taldea (Herriko Tabernan, 14:30ean); Joseki (Baiona tabernan, 16:00etan); Long John (Toki Berri taberna, 17:00etan); eta, amaitzeko, 18:00 Giorgio & Luiggi (Atxuri taberna, 18:00etan).

(argazkia: David Herranz)

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button