EZLEKUBAT

Alfredo Rodriguez Hirukotea

Atzo arratsaldean Gasteiz Printzipal antzokian Alfredo Rodriguez Hirukotea ikusteko aukera izan neban, eta esan neike aspaldian ikusi dodan kontzerturik onena izan zala. Ni ez naz jazz musikean aditua, gustatzen jata eta sarritan entzuten dodaz garai eta instrumentu desberdindun jazz taldeak, horregatik aurreko batean autoan Ondategitik Gasteizera nihoala irratian entzun nebanean Alfredo Rodriguez Hirukotearen musikea ezin ebela jarri, ze oraindik diskarik ez ebela merkatuan, baina Quincy Jonesek pertsonalki Añuari gomendatu eutsola musikari hau festibalerako, esan neban neure golkorako besterik ez baneban hirukotea entzutera joango nintzala.

Quincy Jones konpositore eta tronpeta jole ospetsua izan da jazz munduan, gerora ekoizle lanetan aritu bada ere. Kasualitatez irratian duela pare bat hilabete bere arregloekin moldatutako musikea entzuteko aukera izan neutsan jazz orkesta bati.  Niri gustatzen jata Q. Jones Freddie Hurbbadekin eginiko lanagatik, ze trompetista honen mirezle sutsua naz. Kuriositatea biztu jatan,  irratian esan eban esatariak Quicy Jones aspaldian gehien harritu dauan pianista A. Rodríguez  zala, itxuraz alkar ezagutu eta gero harremana estutu eben alkarregaz proiektu desberdinak gauzatuz.

Pianoak,kontrabaxuak eta bateríak jazz taldeen erritmo sekzinoa osatzen dabe, konpasa eta melodía batzen dira hiru instrumentu hauetan kontrabaxuak piano eta bateriaren uztartze lanean erritmoa markatzen dauala. Atzoko saioan Alfredo Rodriguezek pianoan, Henry Cole baterian eta Reiner Elizarde kontrabaxuan euren maisutasunaren berri emon euskuen. Izugarri gustau jatan, hasieran Alfredo Rodriguezek bakarkako oberturaz gozatzeko aukera emon euskun, hasiera honegaz tonu bat markau eban, ze  daukan oinarri klasikoaren berri emon eban:  impresionismotik at dodekafonismoaren oihartzuna nabari zan bere musikan. Niri gustau jatan baina konpasean zelako musika egiten eban entzun  nahian nengoan.

Izugarria izan zan, Alfredo Rodriguez pianoan maisuki azaldu zan, baina beste biak be  ez ziran atzean geratu, niri bereziki batería gustau jatan, Henry Cole ze fenomenoa.  Rodriguezen eta Coleren arteko sendotasunak atrapau  ninduan, beti ere Kontrabaxuaren laguntza gutxietsi barik.  Rodriguezek eta Colek konpasa luzatu eben maisuki  beti be indar eta espresioaren alde. Hasiera batean jotzeko modu hau  matizik bakoa begitandu jatan, baina gero hedatutakoa konpas aldaketa batean biltzen eben detailean  indar izugarria jarriz, aspaldian nabaritu dodan zirrara  tinkoenari eusteko.

Rodriguezek dauan pianoa jotzeko erak B.Powell , T.Monk eta Chick Corea gogorarazo eustan, batez be eskala altua erabiltzeko joeragatik, melodiaren gainetik espresibideak  izugarrizko indarra hartzen dauala. Piano, kontrabaxu eta bateriaren arteko musikak atrapau ninduan hain sakon momentu batean begiak itxi behar izan nebazala bere esanguran azaltzen eben guztia jasotzeko. Batez be bolero trazako  erritmo latinoak toke minimalista batekin soinuaren oinarrira eroatea lortu ebenean,  bazirudien musika xuxurlatzen euskula, dantzan bikoteari gerritik eutsi eta bere usaina nabari dugula desio berbak belarrira esaten deutsagunean lez.

Zeozerk harritu baninduan atzoko kontzertuan,  musikak sorrarazten eban gertutasuna izan zan, zelan birtuosismoak kontenzinoian indar izugarria hartzen dauan gorputzeko pultzazinoekin bat egiten dauala. Henry Cole bateria izugarri gustau jatan jazzaren oinarrira eroan nindualako,  konpasa nola markatzen dauan izugarria da. Azken batean,  artean  maisutasuna  oinarritik trebetatuz estilo pertsonal bat lantzea bada, Colek soinua biltzen eban erritmo sakonera, bizi irauteak azaltzen dauan espresabidera,  horrek suposatzen dauan samin eta harrotasun guztiakaz; benetan ederra musikak iragana eta gaurko espresabidea eskeintzen dauenean, halako zirrara sakon batek atrapaten gaitu sentipena  humilduz,  bizitzara tinko lotuak sentiduten gara eta.  Alfredo  Rodriguez Hirukotea ikusteko aukera baduzue joan, ez  zarie damutuko eta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button