LITERATURA

Oier Guillanek poesia liburu berria aurkeztuko du

Oier Guillan (Orereta, 1975) Elkartasun basatia (Susa) izenburuko olerki bilduma berria aurkeztuko du ostegunean, apirilak 25, Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan, 11:00etan.

Gipuzkoarrak lau ataletan egituratu du liburua: Identitatea euliari azaldua; Jendea izaki; Manikien odola; eta, azkenik, Oinak hotz ditut baina ez nago hilik. Atal horietan estruktiura ezberdinetako olerkiak bildu ditu, gehienak luzeak. Lau zati horiez gain, Oreretakoak hasierako eta amaierako bi poema ere jaso ditu, prologo eta epilogo gisara edo, Esan gabe doa eta Sudurrik gabeko pailazoa, hurrenez hurren.

Liburu berriaren harira, idazleak hiru errezitaldi egingo ditu: maiatzaren 9an Donostian izango da Literaktum jaialdiaren baitan; ekainaren 1ean, Larrabetzun, eta 7an, Oreretan.

Liburu berri honetako olerkiak luzeak direla esan arren, laburra eta oso esanguratsua den poesia bat hautatu dugu Guillanen asmo literarioak biltzen baititu:

*****

Bufoiak dio

ez ezazu poesia idatzi

ez badakizu justizia

beste hitz batzuekin esaten

*****

Elkartasun basatia poema liburua hemen irakurri daiteke osorik online: http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuok.pl?lib=poes63

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button