BERTSOTAN

“Bideo-Kopla Lehiaketa” berriz abian, Araban

Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk elkarlanean, Bideo-Kopla Lehiaketaren bigarren edizioa antolatu dute. Aurtengoa Araba osoko 14 urte arteko gaztetxoei zuzendutako lehiaketaren bigarren edizioa izango da. Parte hartzeko epea azaroaren 19an amaituko da.

Betiko legez, bertsolaritza eta teknologia berriak uztartuta, bideo-lehiaketa formatuan, Arabako bertsolari gazteek beren adimena eta sormena erakusteko aukera izango dute. Parte hartzea oso erraza da, hiru eta sei kopla artean osatu beharko ditu talde bakoitzak proposatutako gaiarekin: Bihurrikeriak.

Jasotzen diren lanen artean, publikoak bideo-kopla onenaren saria erabakiko du, eta epaimahaiak Arabako kuadrilla bakoitzeko bideo-koplarik onena aukeratuko du.

Sari banaketa abenduaren 2an, 19:00etan, egingo da Gasteizko Salburuko gizarte etxean. Ekitaldian, irabazleen bertsoak ikusi eta sariak banatzeaz gain, saio musikatuaz gozatu ahalko da lurraldeko bertsolari onenen eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button