MUSIKA

Bidean da aurtengo Bermeoko Jazzaldia

Bermeoko Udalak eta Jizz Jazz Kultur Taldeak antolaturiko Jazzber jaialdia uztailaren 3tik 5era garatuko da Bizkaiko kostaldeko Bermeo herrian. Bermeoko XXVI. Jazzber jazz jaialdiaren aurtengo programazioan Victor de Diego Group, Seada Quartet eta Flen taldeak arituko dira. Kontzertu guztiak Bermeoko Kafe Antzokian izango dira 20:30ean, eta sarrera dohainik izango da.

Jaialdi horren bidez, Busturialdean jazz musika zaletasuna eta ezagutza bultzatu nahi dira, bai eta jazz mundua herrira hurbildu, eta jazz musikaren joera berrienak ezagutarazi ere.

Atzo abiatu zen jaialdia Victor de Diego Groupek emandako kontzertuarekin. Victor de Diegok 40 urteko ibilbidea dauka, eta jazzaren irudi nagusienetako bat da.

Gaurko saioa 2023. urtean A Coruñan sortu zen Seada Quartet taldearen eskutik etorriko da. Taldeak konposizio originaletan soinu propio bat bilatzeko bidean, jazz eklektikoa eta modernoa eskaintzen du.

Uztailaren 5ean, Jazzber jaialdiaren azken ekitaldian, Stockholmen sortutako Flen taldea arituko da. Suediako eta Danimarkako musikariek osatzen dute banda, eta egiten dituzten konposizioetan oinarri erritmikoko haize-sekzio ederrak zabaltzen dituzte.

Jazzberrek udan jazzaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du, bai eta kalitate handiko jazz musikaz kostako usainarekin batera dastatzeko abagunea ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button