BERTSOTAN

Bertso-saioak dohainik antolatzeko eskaintza, Araban

Arabako Bertsozale Elkarteak lehendabiziko aldiz, bertso-saioak dohainik antolatzeko eskaintza publikoa egin du: 12 bertso-saio Arabako kolektibo, erakunde eta elkarteei eskainita.

Arabako Bertsozale Elkartearen helburu orokorra Araba bertsozaletzea da. 2008an Araba Bertsozale egitasmoa martxan ipini zen bertsolaritza ezezaguna den tokietara eta kolektiboengana hurbiltzeko.
Orain, 2016an, eta eskaintza publiko honen bitartez, 12 bertso-saio dohainik antolatzeko eskainiko zaie Arabako elkarteei, entitateei eta kolektiboei, bertso-saioak antolatzeko berezko iniziatiba sustatzeko, euskararen ekosistema elikatzen jarraitzeko eta bertsolaritza ezezaguna den Arabako tokietara eta kolektiboengana hurbiltzeko asmo sendoarekin.

Eskaera egiteko azken eguna martxoaren 11n izango da.

Datu zehatzagoak hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button