BESTELAKOAK

Japongo kulturaz blai

Bihartik eta 14ra bitartean Manganime Jaialdia egingo da Amorebieta-Etxanon, eta hiru egunez, tailer, musika eta dantza emanaldi, lehiaketa, hitzaldi, Cosplay erakustaldi eta bestelako jardueren bidez, Japongo aisialdian eta tradizioetan murgilduko da herria.

Mangamore Jaialdia 2007an sortu zen Ametxek antolatuta, kultura honetan gero eta interes handiagoa duten gazteen beharrizanei arreta emateko asmoz. Lehenengo edizioan 6.000 bisita izan bazituen jaialdiak, joan den urtekoan, 8.000 partaidetik gora izan zuen.

Argi dago ekimen hau erreferente handia bilakatzen ari dela beste herrialdeetan, izan ere, aurten, Madrilgo,Kataluniako, Nafarroako, Valentziako, Asturiaseko eta Andaluziako zaletuen presentzia espero da.

Gainera urtero gauza berriak gehitzen dira egitarauan. Aurten, Akita eta Shiba Inu txakur arraza japoniarren Euskadiko lehenengo lehiaketa izango da urriaren14an. Taiko erakustaldia ere izango da. 1,3 m-ko diametroa daukan danborra da Taikoa eta egurrezko bachi izeneko zotzez jotzen da. Larunbatean, urriak13, izango da erakustaldia, jaialdiaren eszenatoki nagusian.

Kimonoa nola jantzi ere ikasiko du interesa duenak. Oraingo honetan Yukata (kotoizko udako kimonoa) egiten ikasteko tailerra eta kimonoa nola janzten den erakutsiko duen hitzaldia izango dira.

Cosplay (manga edota animeko pertsonaia benetakoen moduan edota horrelako pertsonaietan oinarri hartuta mozorrotzea) erakustaldia eta lehiaketa izango dira Jaialdiaren aurtengo edizioan ostiralean, urriak 12, 20:00etan.

Origamien (papera tolestean datza japoniar jatorridun origami artea) erakusketa ere ez da faltako, eta noski, gastronomia japoniarrak ere izango du bere tartea jaialdian.

Hau eta beste mila kontu Manganime Jaialdian. Guztia begiratu nahi baduzue hemen sartu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button