BESTELAKOAK

“Bidasoko deportatuak” erakusketa abian, Beran

Urriaren 16tik azaroaren 1era arte, Berako Udalak Bidasoko deportatuak izeneko erakusketa ikusgai jarriko du.

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkartearen ustez, deportazioa Bidasoko hegoaldean ezezagunagoa eta gutxi jorratu den gaia da. Horrexegatik  eskualde horretan gertaturiko deportazioa azaldu nahi dute bertatik.
Bidasoko deportatuak proiektuarekin, deportatu bidasotarren bizipenak erakusketa ibiltari batez azaldu nahi da. Horretarako nazismoa-faxismoa-frankismoa zer izan diren azalduko da. Ondotik, nazien kontzentrazio akabatze esparruak zer ziren eta oro har deportazioak zer suposatu zuen. Ondoren, proiektuko protagonistekin sakonduko da gai horretan.

“Pertsona edo pertsona talde bat herrialde batetik gogoz kontra kanporatzea da deportazioa. Zigor gisa, isolatze edota esklabotasun helburuekin baliatu izan da deportazioa. Hainbat kasutan xede etniko edota erlijiosoez bultzatuta. Historikoki, edonolako giza talde baten deportazioa, ekintza segregazionistatzat jo da eta hauek gehiegikeria eta genozidioa izan dute helmuga. Bigarren Mundu Gerran, Naziek judutarren aurka baliatu zuten bereziki deportazioa, baina bestelako talde etniko, politiko eta sozialak ere deportatu zituzten, errepresio neurri gisa. Denboraren poderioz ezagutu da deportatuek jasandako tratu anker eta krudela, jasandako gosetea, esklabo lanak edota erailketa masiboak”.

Bidasoa jatorri duten pertsonak, Hendaia, Irun, Bortziriak edo Hondarribiatik deportatuak izan ziren. Zehazki, 94 bizilagun deportatu ziren. Erakusketaren bitartez, fokua Bidasoko bizilagun hauetan jarriko da, deportazioaren baitan jasandakoa azaleratzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button