IKUS-ENTZUN

“Bidaiarien Txokoa” programaren azken emanaldiak

Bilboko Udalak Bidaiarien Txokoa programa antolatu du otsailaren 15etik 26ra, Begoñako Udaltegian eta Santutxun, eta betiko legez, bidaiak eta bidaiariak izango dira protagonistak.  Hemen hainbat saiotan, urrunera joan ahal izango gara horra bidaia egin dutenen eskutik. Horretaz gain, 18an eta 25ean Bilboko Mendi Film Festibalaren film eder batzuk ikusteko aukera egongo da Santutxun. Erakusketa batek eta musika kontzertu batek osatuko dute programazioa.

Biharko hitzorduan Remoteana: Entre La Cámara Y Las Montañas izeneko saioa programatu da. Ana Zamorano da protagonista. “Basamortuak, mendiak, oihanak eta glaziarrak zeharkatuta, pedalkada bakoitzean handiagoa da leku berriak ezagutzeko grina. Behin eta berriro esaten diot neure buruari ahal dudala, bakarrik noala, nahiz eta batzuetan lagunduta. 22 urte nituela, Kongoko Errepublika Demokratikoarekin muga egiten zuen azken herrian, mendiko gorilen atzetik nindoala, nire lehenengo bizikleta-bidaiaria ezagutu nuen eta berarekin, amets bat. Handik gutxira lan finko bati uko egin Ingalaterran, eta Himalaiara jo nuen yoga ikastera eta Andeetara bizikletan urrutiko lekuetara heltzeko eta hango mendiak, jendea eta mila urteko kultura esploratzeko eta ezagutzeko asmoarekin. Urte bi, milaka argazki, adiskide handiak, hiru dokumental, proiektu sozial bat kontinente bitan egindako 20.000 kilometroren ondoren, ibilbide berri bat ere badaukat, udaberrian hasiko dena.”

Hurrengo egunean, otsailak 24, Jurek Ziemkiewicz eta Iker Larrañaga alpinistek Elur Goritan (Kamchatka) izeneko film zoragarria aurkeztuko dute. Kamchatka toki bakarti, basati eta isolatu bat da. Zazpi abenturazale murgilduko dira, sua eta elurra batzen diren toki zoragarri honetan beraien ametsak betetzeko, paradisu berriak aurkitzeko eta leku hauetan eskiatzeko. Errusia ekialdeko muturreko penintsula hau sumendiz beteta dago, 160tik 30 aktibo daude, eta gure protagonistek, hauek eskiatuko dituzte, bai kanpoaldera, bai krater barrura.

Programazioa osatzen duten beste ekitaldien gaineko informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button