MUSIKA

Miguel Salvadorrek eta The Cherry Boppersek disko berriak plazaratu dituzte

Miguel Salvador jazz estiloko gitarra jotzaile bilbotarrak Viaje a Etreum lan berri plazaratu du Errabal Jazz zigiluarekin. Diskoetxeak jakinarazi duenez, “aurreranzko urrats sendoa da”. Horrez gain, Bilboko The Cherry Boppers jazz-funk taldeak ere disko berria kaleratu du oraintsu: Shakin’ the Hood.

Salvadorrek Hasier Oleaga (bateria eta perkusioak), Mikel Andueza (saxoa) eta Jon Piris (kontrabaxua) musikarien laguntza izan du estudioan. Diskoan jazz modernoa jorratu du, beti ere gitarra ardatz duelarik, Pat Metheny, John Scofield, Kurt Rosenwinkel eta Peter Berstein musikarien haritik. Disko horretan jasotzen den Cita con Z kantua entzun daiteke hemen.

Bestalde, The Cherry Boppers jazz-funk talde bilbotarrak ere lan berria argitaratu du; lan hori aurkezteko asmoz bira zabala egingo dute. Shakin’ the Hood diskoa erritmo beltzetan bustita dator, hala nola, soul, blues, psikodelia eta acid jazz estiloetan. Grabazioan hainbat kantarik kolaboratu dute, tartean, Maika Edjole (The Sweet Vandals), Roberto Sánchez (Lone Ark) eta RdRumba (Violadores del Verso). Azaroaren 5ean Bilboko Santana 27 aretoan izango dira, eta abenduaren 23an, berriz, Gasteizko Helldoradon.

Show More

Related Articles

Back to top button