ESZENA

Bibliako lehen familia

Apirilaren 18tik 20ra bitartean, Arriaga Antzokiak Calixto Bieitok zuzendutako Rudi Stephanen Die ersten Menschen (Lehen gizakiak) operaren estreinaldia hartuko du. Die ersten Menschenek gizateriaren historia kontatzen du Bibliako lehen familian oinarrituz: Adam, Eva, Kain eta Abel dira protagonistak. Arriaga Antzokiak, Euskadiko Orkestrarekin lankidetzan, bere gain hartu du ikuskizun liriko handi honen produkzio exekutiboa; jatorrizko produkzioa Amsterdamgo Dutch National Operak egin zuen, 2021ean.

Calixto Bieito arduratu da Die ersten Menschen operaren zuzendaritza eszenikoaz eta Euskadiko Orkestraren arlo musikalaz Robert Treviño Orkestra eszenatokian bertan agertuko da eszenan marrazten den paradisu bibliko horren parte gisa, non Adam, Eva, Kain eta Abelek osatutako lehen familia biblikoa ikusi ahalko dugun.

Beste aldetik, eszenatokiaren hainbat metro besaulki patioan sartuko dira eserleku kopurua murriztuz. Horrela, ikusleek askoz hurbilagotik jasoko dute eszenatokiaren gainean gertatzen dena, eta horrek mesede egingo dio interpretatzen den istorio bizi eta zapaltzaileari.

Opera paisaia primitibo zabal batean gauzatzen da. Bertan, “Lurreko lehen familiak ezin du elkarren arteko borroka saihestu. Eva Adamengandik urrun sentitzen da, eta faltan botatzen ditu gaztetako urteak. Kain eta Abel semeek ikuspuntu oso desberdinak dituzte bizitzari buruz. Kain naturatik gertu sentitzen da eta sexu-desioz beteta dago; Abel, berriz, erlijio-sinesmenen arabera bizi da eta seme perfektuaren rola betetzen du. Kainek amarengan ikusten du bilatzen aritu den emakumearen arketipoa, eta jeloskor dago amak Abelekiko duen maitasunaz. Bekaizkeriak eraginda, anaia hilko du. Bakarrik gelditzean, gizateriari zer datorkion ulertuko dute Adamek eta Evak.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button