
Irudikak egonaldi artistikoen programan parte hartuko duten bi proiektu aurkeztuko ditu. Gaur, otsailaren 28an, Dani Scharf Uruguaiko ilustratzailea eta Blanca A. Izuzquiza Madrileko artista bisuala Gasteizko Zas Kultur Espazioan izango dira zuzenean. Bertan, La Cité internationale de la bande dessinée et de l’image, la Casa del Autor de Zapopán-Guadalajara (Mexiko) eta Bilbaoarte Fundazioa zentro artistikoetako egonaldietan egingo duten lana eta izango dituzten helburuak azalduko dituzte. Biak solasaldi batean hartuko dute parte, Kike Infame dibulgatzaile eta Irudika Egonaldiak programaren koordinatzailearekin. Solasaldian ezagutzera emango dituzte datozen bi hilabete eta erdian espazio horioetan egingo duten lana.
Egonaldietan (martxoaren 1etik maiatzaren 12ra bitartean) bi artista horiek egingo dituzte Irudika 2023 ilustrazioaren nazioarteko azoka profesionalaren zazpigarren ediziorako ilustrazioa eta animazioa, eta aukera izango dute euren proiektu pertsonalak garatzeko, Daniren kasuan Good Fake News lana eta Blancarenean Qué piensas izenekoa.
Euskadiko Ilustrazioaren Elkarte Profesionalak, Euskal Irudigileak, antolatzen du Irudika programa.